Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

HUTSUNE HANDIA DEFENTSAN

Arri BKL 61- TAKE Txindoki txiki 22

Aurreko larunbatean BKLren aurka jokatu zuten TAKE Txindokikoek. Aurreko partiduko emaitza gogoan zuten oraindik eta beldurtuta kantxaratu ziren. Aurkariak, aldiz, indartsu eta konfiantzaz hasi ziren.


Beasaindarrak aurretik joan ziren partidu guztian zehar. Ez zen izan erasoan gaizki aritu zirelako. Entrenamenduetan landutakoa bete zuten eta zabalduta jolastu zuten, baina ez zuten zorte handia eduki eta saskiratze gutxi lortu zituzten. Hala ere, erasoan hobekuntza nabaritu zen.


Arazoa defentsan eduki zuten. Garrantzia erasoari ematen diote, defentsari ez ordea. Partidu bat aurrera ateratzeko ezinbestekoa da defentsa on bat, erasoa bezain garrantzitsua. Ez zuten gogorik jarri eta aurkariek nahi adina jaurtiketa egin zituzten. 61-22ko markagailuarekin amaitu zen norgehiagoka.


Neskek dibertitzeko eta ikasteko gogo handia dute. Hurrengo partidurako hobetu beharrekoa defentsa izango da dudarik gabe. Horretarako, 2 aste ditugu eta gogor jarraituko dugu lanean.

menu
menu