Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Belate txiki garaipena lortzetik gertu

Eskura izan zuten garaipenak, luzapenean egin zien ihes gure txikiei

Etxean jolasten zuten taketarrek partidua, Hernani txiki K.E-ren aurka. Goizeko 9:00etan izan arren partidua, esnatuta atera ziren gureak kantxara, beraien %100 emateko prest.


Partiduko lehen bi laurdenak nahiko txukun jolastu zituzten gureek, eraso onak egiten, erreboteak hartzen.., eta egindako lanari esker bigarren laurdenaren amaieran 25-16 eko abantaila lortu zuten gureek.


Hirugarren laurdena hasi zenean berriz, taldekideak defentsan lasaitu egin ziren, eta atakean urduri jarri eta tiro kaxkarrak egin zituzten. Laugarren laurdena hirugarrengoaren antzeko joan zen, eta hernaniarrek enpatea lortu eta partidua prorrogara luzatzea lortu zuten.


Prorrogan gureak gehiago saiatu ziren arren, ez zen nahikoa izan eta 1 bera bukatu zuten 46-47 ko emaitzarekin.


Partidu honen gakoa, jaurtiketa libreak izan ziren. 22 jaurtiketetatik, 2 bakarrik sartu zituzten gureek. Datorren entrenamenduetan gehiago landuko dituzte jaurtiketa libreak, ea hurrengo partiduan gehiago sartzen dituzten!!


Animo mutilak!! 1,2,3 TAKE!!

menu
menu