Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu borrokatua eta lehen porrota

TAKE Aralar Kirolak senior neskek 46-32 galdu zuten denboraldiko lehen norgehiagoka, asko lehiatu ondoren.

Donostiako Dolphins taldeak, ondo baino hobeto lehiatu zuen pasa den larunbatean. Beraien armak behar bezala erabiliz, eta Tolosarrak baino hobeagoak izanda, garaipena eskuratu zuten, horrela multzoko lidergoan berdinduz Tolosarrekin.

Argi zegoen bidaiatu aurretik, larunbatekoa gogor borrokatu beharreko norgehiagoka izango zela. Donostiarrak talde indartsua dira, aurten denagatik borrokatu nahi dutenak, eta hori gutxi izango balitz, TAKEkoek 5 bajekin bidaiatu zuten Donostiara, Amaia Iraola, Amaia Uranga, Marta Mendinueta, Ainhoa Lakunza eta Lore Lakunza deialditik kanpo zeudela arrazoi desberdinak direla eta.

Ideia horrekin kantxaratu ziren gure senior neskak Benta Berri polikiroldegian, eta norgehiagokaren lehen minutuak urdinak izan ziren. 0-4 lehen bost minutuetan. Defentsa gogor batean oinarritutako lehen abantaila. Baino etxekoek azkar erakutsi zuten beraien esperientzia, eta jaurtiketa libreko marratik, eta barruan sartutako baloiei esker, markagailuari buelta ematea lortu zuten. Lehen laurdenaren amaieran 10-9 etxekoen alde.

Bigarren laurdenean gauzek bide beretik jarraitu zuten. Lehia gogorra eta paretsua zen, baino TAKEkoek gomendagarria dena baino gehiago akastu zuten jaurtiketetan, eta atsedenaldira Dolphins-ekoek 6 puntuko abantaila eskuratu zuten. Ez ziren TAKEkoak baino askoz gehiago, baino Tolosarren akats bakoitza ondo zigortzen zuten.

Atsedenalditik bueltan, markagailua aldatzeko gogoa zuen taldeak, baino komentatutako akatsak, berriro eta gehiago agertu ziren hirugarren laurdeneko lehen minutuetan. Aurten lehiakortasun aldetik aurrerapauso bat eman nahi badu taldeak, oparitutako baloi horiek ezin dira ikusi, minutu hauetan galdu baitzen partidua. 10-1eko partziala Donostiarren alde, eta geratzen zen denboran aldapa gora handia aurretik.

Baino hemen etorri zen eguneko albiste onena, nahiz eta egoera zaila izan, eta denboraldi honetan lehenengo aldiz aurpegiratu hau, taldeak ez zituen inongo momentua besoak jaitsi, eta sinisten jarraitu zuten bukaerarte. Honek izan behar du beti jarrera! Kasu honetan tiroak ez ziren sartu, eta norgehiagokari ezin izan genion buelta eman, baino jarrera horrekin, urrutira aiatzea dago!

Azken laurdenaren lehen 4 minutuetan 0-8ko partziala eskuratu zuten TAKEko neskek, eta markagailuan 10 puntutara gerturatuta bazirudien aukeraren bat geratzen zela, baino Donostiarrek ezin-hobeto gestionatu zuten egoera, beste behin beraien esperientzia handia erakutsiz.

Bukaerako emaitza 46-32 eta denboraldiko lehen porrota, 16 jaurtiketa libre akastu ondoren. Ondo etorriko zaiona gainera, talde guztiek behar baitute hauek gestionatzen ikasi eta ahal bada indartsuago atera.

Datorren larunbatean norgehiagoka oso oso garrantzitsua, garaipen batekin, igoerako faserako tiketa eskuratuko baitu taldeak. Orainarteko gogo berdinak erakutsi ezkero, ziur eskuratuko dutela! Gerturatu Usabalera norgehiagoka polit honetaz gozatzera eta animatzera! Aupa neskak!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu