Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Liderraren aurrean ezin.

Partida amaiera arte aukerekin iritsi arren hartutako erabaki txarrek eta atzean eginiko hutsegiteek garaipena donostia aldera bideratu zuten.

Aurkari gogorra zuten larunbatean usabalen TAKE Orbelako senior mutilek, oraindik partidarik galdu ez duen Dolphins taldea hain zuzen ere. Horren jakitun gogotsu eta gogor kantxaratu ziren mutilak, hasieratik gogor defenditzen eta erasoko aukerak aprobetxatuz. Gai izan ziren aurkariari eusteko eta atsedenaldira hiru puntuko abantailarekin joan ziren mutilak.

Atsedenalditik bueltan bide beretik jarraitu zuen markagailuak, abantaila txikiak baina beti etxeko taldea aurretik. Azken bi minutuetan sartu zenean partiduaren egoera aldatu zen donostiarrak markagailuan aurretik jarri ziren eta etxekoak urduritasunaren poderioz erabaki okerrak hartu zituzten.

Azkenean 64-66 garaipena Donosti aldera, hurrengo astean arratsaldeko 8tan cafes aitonaren aurka jokatuko dute. Animo mutilak!!

menu
menu