Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lehen garaipena TAKE Coach taldearentzat

Urte hasiera gogorra izaten ari da taldearentzat, partiduak ondo borrokatzen dituen arren azken unean huts egin eta garaipena ihes egiten ari zitzaien larunbat honetara arte.

Ez zuten partida liluragarririk jokatu, hasieratik ikusi zen partida geldoa izango zela, ez zela ikuskizun handirik izango norgehiagokan. Gauzak horrela laneko buzoa jantzi eta lanean hasi ziren mutilak. Hasieratik aurre hartu zuten markagailuan eta ez zuten etsi epaileak azken txistua jo zuen arte.

Gauza onak ikusi ziren kantxan, baloi mugimendu onak, tiro aukeraketa txukunak, … taldea lanean txukun ari dela adierazten duten gauzak. Hori horrela izanik, garbi dago lanean jarraituz emaitzak iritsiko direla.

Hurrengo astean beste aukera polita izango dute eurak baino garaipen bat gehiagorekin dagoen ordiziko taldearen aurka jokatzen bait dute. 1,2,3… TAKE.

menu
menu