Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Probetxuzko larunbat goiza Usabal kiroldegian

TAKE Garagardo azokako junior mutilen lehen garaipena ikusi zen Añorga taldearen aurka.

Beroketan denak beldurtuak bazeuden ere, beste taldeko mutilen gorputzak eta altuera ikusita, izugarrizko motibazioarekin hasi ziren. Lehen 3-4 minutuetan eZ Zen saskiratzerik izan baina bi taldeek joko polita eskaini zuten.

Atsedenaldira iritsi aurretik akats batzuk eta erreboteko arazo txiki batzuk izan bazituzten ere TAKEko gazteek segituan arazoari aurre egin eta 15-4eko partzialarekin partidua berdindu zuten.

Hortik aurrera izugarrizko partidua egin zuten urdinek eta markagailuan gora behera asko izan arren beti partiduan izan ziren. Prorroga eta guzti jokatuz. Ez zuten partidua galdu nahi eta azken segunduko saskiratze batekin partidua tolosan geratu zen.

Horrelako esfortzuarekin, ikasteko gogoekin eta konpetitzeko gogoarekin, gauza politak egiten hastea dauka talde honek. Zoriontzeko partidua.

menu
menu