Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Errematatzeko komeriak

Junior neskek lehenengo jardunaldian jokaturiko partidaren antza izugarria izan zuen partida jokatu zuten igandean

Partidaren lehen zatian borrokatu, atsedenalditik aterata abantaila txikia lortu eta laugarren laurdenean galdu. Orain dela bi aste gertatu zitzaien berdina gertatu zitzaien pasa den igandean gure neskei. Aurkaria, Ostadar taldea, orain dela bi asteko Goierriko taldearen antzerako taldea zen. Defentsan presiorik egin ez eta erasoan mugimendu zehatzekin jokatzen zuen taldea.
25-32 amaitzen den partida batean, 5 puntuko abantaila izatea ez da nolanahiko kontua eta hirugarren laurdenean, abantaila hau zuten gure neskek. Aurkariek minutuak zeramatzaten zonakako defentsan jarrita eta Tolosarrak pixkanaka ohitzen ari ziren defentsa honetara. Baloia geroz eta hobeto mugitzeaz gain, jokalariek beren lekua hobeto aurkitu zuten zelaian. Horrelako egoera, nola galdu ba partida? Abantaila eta gainera erasoan ondo kokatuta geunden.
Lasaitu, partida irabazita ikusi eta akabo. Defentsan ordurarte eginiko esfortzua momentu batean zertxobait jaitsi zen intentsitatez eta nahikoa izan zen momentu hori aurkariek hiruko bat eta biko saskiraketa batekin markagailua berdintzeko. Nahikoa da momentu batean intentsitatea jaistea aurkariek utzitako zirrikitu hau aprobetxatu eta ttak, partida poltsikoratu dezaten.
Bigarrengoz ordea, maila honetan lehiatu eta irabaz dezakegula erakutsi genuen. Lehen helburua dena den beteta, neska guztiak gogoz eta indarrez zelairatu ziren!
Segi horrela!

menu
menu