Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ARALAR KIROLAK 45 – 38 ATLETICO SAN SEBASTIAN

Lehia estu batean, jarrerarik onena kantxaratu zuten gure neskek

Partidu guztiek dute ikasteko zerbait, batzuetan noski, pixka bat sufritu behar da. Larunbateko partidua ezberdina izango zela espero genuen. Aurkari gogorra izateaz gain, zenbait baja izan genituen astean zehar. Horiek guztiak ikusita, denok esfortzu handia egin beharko genuela espero genuen.

Horrela, goizeko 10:30ak iritsi ziren eta partidua hasi zen. Atletiko San Sebastian taldeko neskak gogor kantxaratu ziren eta partiduko lehen saskiratzeak lortu zituzten. Gure nesken erreakzioa iritsi zen bigarren laurdenaren amaieran, horrela, aurretik joan ginen atsedenaldira.

Bigarren zatia luze joan zen. Nekea, tentsioa… nabari ziren gure nesken artean. Azkenean, partiduko emaitza Takeko nesken aldekoa izan zen. Entrenatzaileek behin eta berriz errepikatzen ditugun ideiak zenbait alditan kantxan islatu ziren.

Emaitza guztien gainetik dago azken aldian talde hau egiten ari dena. Entrenamenduz entrenamendu, esfortzua, saskibaloiean hobetzeko gogoa eta jarrera ona ikusten ditugu. Lanean jarraituko dugu astez aste saskibaloiaz gozatzen. Ba al da hori baina hoberik?

1,2,3…TAKE!!!!

menu
menu