Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Arri BKL 41- TAKE Tolosa 58

Junior mutilek beste garaipen bat pilatu zuten igandean Beasainen, joko momentu bikainekin eta ez horren onekin

Entrenatzaileak asko estutzen duenean batzuetan ondo ateratzen da eta beste batzuetan taldeek jokatzeari uzten diote eta ez da ezer ere ateratzen zelaian. Horregatik esan ohi da askoz eraginkorragoa dela motibazioa eta gogoa jokalarien aldetik baldin badator.

Gure mutilek egia esateko, gogo eta motibazio faltarik ez dute. Batzuetan ordea, gogo hauek direla eta euren buruei gehiegi eskatzen diete eta antsietate puntu batekin jokatzen dute. Beste batzuetan aldiz, eroso jokatzen ari direla ikusita intentsitatea jaisteko joera dute. Jokalari bakoitzaren arabera noski, erantzuna ezberdina da egoera bakoitzari. Horregatik da garrantzitsua, jokalariek euren buruak ezagutzea eta nola ez, entrenatzaileek ere beren jokalariak ezagutzea.

Horren arabera, entrenatzaileak ezberdin jokatu beharko du. Hori bai, oinarrizko helburu batekin. Jokalariek zelaian gozatzea beren joko maila ona dela ikusiaz. Igandean jokaturiko partiduan gure mutilek oso momento onak utzi zituzten. Defentsa izugarriak 1x1eko defentsekin eta laguntzekin, kontraeraso azkarrak jokalari guztiak koordinatuz, baloi mugimendu ona… Oso txarrak ere bai ordea. Defentsan aktibitate eskasa, erasoan arauak ahaztea eta abar. Hori kentzeko asmoz, entrenatzaileak ez zuen asmatu eta behar baino gehiago estutu zituen jokalariek. Beraiek nahi ez badute eta sinesten ez badute alferrik dela konturatu gabe. Eta horretarako, denbora behar da.

Zerbait baldin badugu, hori da. Denbora eta ikasteko gogoa, entrenatzaile nahiz jokalariek. Izan ere, jokalariek burumakur amaitzen badute maila dezente batean jokaturiko partidua, entrenatzaileek badute zer ikasia. Entrenatzaileak haserretzen direnean, jokalariek zer ikasia badutela pentsatzen duten bezalaxe. Jokalariek ondo pasa behar dute eta ikasi. Entrenatzaileek aldiz, beno, akaso aurreko bi gauzek balio dute. Ondo pasa eta ikasi.

Eta hori, emaitza gutxienekoa. Aupa gu!

menu
menu