Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Erniok, berriro ere, lan bikaina

Añorgara eginiko bixitan burubelarri jardun zuten gure neskek

TAKE Ernioko neskak siestako orduan geratu dira Donostiara joateko eta Añorga Txikiren aurka jokatzeko. Ikasteko gogoa erakutsi dute, beraien lana eta entrenatzaileek eskatutakoa behar den bezala betetzen.

Defentsan gogor aritu dira, aurkariei erasoa oso zaila jarriz. Partidu osoan izan dute intentsitatea eta emaitzan ikusi da.

Erasoko helburu gehienak bete dituzte eta aste honetan ikasitakoa begi bistan jarriz, lasai eta pentsatuz jolastu dute, nahiz eta batzuetan ez duten bereizi eraso lasaia edo agresiboa den.

Datorren asteko lana hori izango da: eraso lasaiak eta gogorrak identifikatzea. Buru-belarri egin beharko dugu lan hurrengo aurkaria zaila dugu eta, Azpeitia hain zuzen ere.

Baina… gure neskentzat ez dago aurkari zailik astean zehar lan ona eta gogoz eginez gero.

Goazen neskak! 1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu