Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO – BIJOTA ALTZARIAK ISB

Sailkapenean lehenengo postuan dagoen azpeitiako taldearen aurka jolastu zuten aurreko larunbatean TAKEko infantil neskek.

Tolosako kaleetan babarruna prestatzen ari ziren sukaldarien antzera kantxaratu ziren gure neskak; gure perla, saskibaloia, dastatzeko irrikaz. Aurreko asteetan zehar ikaragarrizko lana egin zuten euren jokoa hobetzekotan. Markagailuak kontrakoa esan arren, entrenatzaile eta ikusleek tolosarren jokoaz gozatzeko aukera izan zuten.

Beti izaten dira egunak eta egunak. Aurkariari aurre egiteko lanean aritu ginen burugogor aurreko asteetan, defentsan gauza batzuk landuz, erasoan besteak… neskek partidua borrokatu zuten hasieratik. Kontrakoek lehen postuan daudela erakutsi ziguten, infantiletan ezohikoak diren jokaldiak ikusi ahal izan genituelarik.

Eta gu zer? Ba gurera. Badakigu nor garen eta zertan ari garen. Babarrun platerka perfektua prestatzeko ere lana egin behar da gogor eta horretan jarraituko dugu, orain landatutakoa beranduago jasoko dugulakoan.

AUPA NESKAK!

menu
menu