Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

1-6 sailkapenean.

Beste porrot bat jasan zuen TAKE Orbela tabernak denboraldiko lehen laurdeneko azken partidan.

Adiskide baten ilusioa beti izan zen enpresaburu izatea, besteen gainetik egon eta inguruko guztiak baino gehiago zela sinestea. Gauzak horrela , buru-belarri ikasten hasi zen eta lortzea zituen titulu guztiak lortu zituen, masterrak, diplomak, ….

Egun eguzkitsu batean bere bulegoko leihotik begira zela pentsatzen jarri eta esan zuen, zergatik bizitza honetan izan nahi nuena lortu eta benetan behar ditudan gauza horiek botatzen ditut faltan egunero?

Enpresaria izateko bide horretan helburu bat eta bakarra zuen buruan, eta gizabanakook egunerokotasunean ditugun beharrak alde batetara utzi zituen, laguntasuna, besteekiko aprezioa, maitasuna,….

Talde batean beharrezko diren baloreak zein diren garbi izan behar ditu taldeak, laguntasuna, lehiakortasuna, errespetua, anbizioa, borrokarako grina, …. Horiek beti presente izaten baditu taldeak eta lanean jarraitzen badute ziur garaipenak iritsiko direla.

Hurrengo larunbatean aukera berri bat izango dute Irungo Erroibide taldearen aurka. Animo mutilak!!!

menu
menu