Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Garaipen argia TAKE Super Eko-rentzat

TAKE Super Eko 80 - Askatuak 9

Azpeitin galdu ondoren Yon Gonzalezek eta Unai Goyak zuzendutako infantilek aurrera pauso bat eman behar zuten defentsari dagokionez. Astean zehar lan ona egin ondoren, gogoz kantxaratu ziren.

Lehen minutuan etxeko entrenatzaileek hutsartea eskatu zuten eta taldea esnatu zen. Joko azkar eta defentsa gogorrarekin atsedenaldira partidua erabakita zegoen. Azpimarratzeko bigarren eta laugarren laurdenean kantxaratutako taldea, ez baitzuen punturik jaso kantxan egon ziren 20 minutuetan.

Taldeak bide luzea du aurretik eta horretarako asteroko lanean gogorrago aritu beharko dira. Oraingo garaipenek, asteroko lanik gabe, ez baitute ezertarako balio.

Asteburu honetan Urretxura bidaiatu beharko dute Goierriren aurka jokatzeko. Partidu gogorra urdiñentzat. Ea garaipenarekin bueltatzeko eta intentsitatearekin lehiatzeko aukera daukaten!

1,2,3... TAKE!

menu
menu