Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goizean goiz esnatzearen saria

Bigarren garaipena TAKE Txindokirentzat Bergararen aurka.

Joan den asteburuan goizean goiz esnatu behar izan genuen Bergararen aurka jokatzeko.


Gogotsu atera ziren infantil neskak kantxara. Nahiz eta 7 jokalariekin agertu, beste entrenatzaileak jolasteko aukera eman zigun.


Oso ondo ibili ziren bai defentsan eta bai atakean. Hasieran kostatu zitzaien partiduan sartzea; behin sartuta, bukaeraraino tope mantendu ziren eta horri esker, garaipena lortu zuten.


Taldeak bide luzea du aurretik eta gogor entrenatzea tokatzen da orain.


Hurrengo larunbatean aukera berri bat izango dute LEK OINTXE taldearen aurka.


Aupa neskak!!!!

menu
menu