Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

MARKAGAILUAZ GAINDIKO JARRERA ETA ILUSIOA

Saskibaloiaz disfrutatzeko gogoa erakutsi zuen taldeak.

Larunbatero bezala, aurrekoan ere partidua izan zuten Take Txindokikoek; Lek Ointxeren aurka oraingoan. Partidua goiz zen eta neskak nekatuta eta gogo handirik gabe hasi ziren beroketan. Beroketaren amaieran martxan jarri ziren, konturatu baitziren bestela ez zutela batere disfrutatuko.


Partidua parekatuta hasi zen, baina laster urrundu ziren Arrasatekoak markagailuan. Aurkariek falta ugari egiten zituzten eta horrek neskak bere onetik ateraraztea eragin zuen. Hala ere, neskek faltena alde batera utzi eta jarrera oso ona erakutsi zuten. Ez zuten bukaerara arte amore eman eta hori oso garrantzitsua da.


Argi dago neskek partidu bakoitza gogoz borrokatzen dutela. Indibidualki asko hobetu dute, baina saskibaloia taldeko kirola da eta talde-lanean gehiago sakondu beharko dugu.


Animo neskak! 1,2,3, TAKE!

menu
menu