Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Azpeitikoen aurka etxeko lanak egin ostean aste oso garrantzitsua aurretik.

Garaipen garrantzitsua lortu zuten kadete mutilek norgehiagoka trabatu baten ostean, GRUPO ZAHER ISB 45-50 TAKE IURRE TABERNA.

Joaneko partiduan luzapeneko azken segunduan egindako jaurtiketa baten ondorioz irabazi ostean, Azpeitira joatea egokitu zitzaien gure Euskal Ligako mutilei, eta hori gutxi balitz, sailkapenean berdinduta ziren bi taldeak fasea amaitzeko 4 partiduren faltan.

Partiduari dagokionez ez zen joanekoa bezain ikusgarria izan, akatsak erabaki zuzenen gainetik egon ziren momentu askotan eta erasoan ez zituzten jaurtiketak sartzen, ez Azpeitiarrek, ezta gureek ere. Gauzak honela 22-23ko emaitzarekin joan ziren aldageletara.

Bigarren zatian gauzak ildo beretik joan baziren ere hirugarren laurden amaieran Taketarrek 8 puntuko abantaila erabakigarria eskuratu zuten. Azken laurdenean, 3 hiruko sartu zituzten ISBkoek, baina gureek ondo kudeatu zuten errenta eta ez ziren inongo momentuan atzetik ipini markagailuan.

Partidua ez zen oso ikusgarria izan, hiruko marratik gutxi asmatu zuten gureek, jaurtiketa libreen marratik ere egun hobeak izan dituzte, baina defentsan sendo ibili ziren, eta oso garrantzitsua da hori, askotan ez baita erraza izaten saskira bidea aurkitzea, baina gure saskia babesten badugu beti, egun okerrenetan ere lehiatzea lortuko dugu. LAN ONA MUTILAK!

Datorren asteburuan partidu oso garrantzitsua eta zaila dute aurretik gureek, irabazi gabe dagoen talde arabarra dator Tolosara bisitan, baino inork uste badu erraza izango dela oso oker dabil. Gasteizen 12 puntuz bakarrik irabazi ostean, haiek inongo presiorik gabe eta irabazteko gosez etorriko dira Usabalera. Gureak aldiz pauso garrantzitsu bat emateko aukera berria dute orain dela hiru aste galdutakoaren ostean, baina erlaxazioa edo urduritasuna bezalako emozioak ez dira errazak izaten kudeatzeko, ea emozio hauei esker entrenamendu aste on bat egiten duten eta larunbatean disfrutatzen ikusten ditugun zelaian.

Aupa mutilak egurra Araberriri!!! 1,2,3…TAKE!

menu
menu