Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ARALAR KIROLAK GARAIPENAREN BIDETIK SENDO

Donostiako Internacional taldeko nesken aurka garaipena lortu zuten gure neskek.

Larunbat goizeko partida zaila zen baina astean zehar egindako entrenamenduak oso onak izan ziren. Beroketatik hasita, gure neskak gogotsu zeudela nabari zen eta horrela erakutsi zuten partida guztian zehar. Donostiarrek min handia egiten ziguten mozketen bidez eta guk puntu errazak lortzen genituen barrualdean. Hori ikusita, jokalariekin hitz egin eta defentsa hobetu zen.

Horrela, partida guztian zehar komeri handirik gabe markagailutik aurretik jarri eta ondo kudeatzen jakin genuen. Emaitzari begiratu gabe, aste guztietan dugu ikasteko zerbait. Aste honetan defentsa izan da kontzeptu hori.

Gogoeta bukatu aurretik astez aste gure neskak egiten ari diren lana azpimarratu nahiko nuke. Astelehen eta asteazkenero hobetzen jarraitzen dugu eta saskibaloiaz gozatzen jarraitzen dugu. Hori da garrantzitsuena! Horregatik, entrenamenduetan gogor entrenatzen jarraituko dugu eta emaitzak entrenamenduen erakusle izaten jarraituko dute!

Animo neskak! Segi gogor lanean!! 1,2,3… TAKE!!

menu
menu