Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Goierri K.E 37 – 65 Take Super Eko

Lehen laurdena esnatzeko bakarrik

Goierrin jokatzen genuen igande goizean. Bi entrenatzaileen faltan beste hirugarren bat joan behar izan zen. Entrenatzailea zein jokalariak gogotsu zeuden partidoa aurrera eramateko. Aurkarien taldean jokalari berri ugari zeuden eta horrek entrenatzaileari konfiantza maila bat eman zion, baina ea nola hasten genuen partidoa.

Hasi berritan ez genuen ezer jokatzen, ez genuen baloia zentzuz mugitzen eta gehiago zentratzen ziren arrakasta indibidualean taldekoan baino, beraien jokatzeko moduari guztiz uko eginez. Hala ere kanastaren bati esker markagailutik ez joatea lortu genuen. Gero entrenatzaileak hutsartea eskatu eta zentzuz jokatzeko eskatuta, gure jokoan sartzea lortu genuen, partido guztian abantaila nabarmena azalduz.

Hori erasoan, defentsan kaxkar xamar ordea. Eraso ostean defenditzera jaisterakoan, ez genuen korri egiten, eta horrek beraien kontraeraso ugari ekarri zituen, markagailuan eragin handia izanik. Bestalde, aurkarien gertuko tiroak defendatzeko arazo ugari genituen iristen ez ginelako eta baita hauen rebotea ixten ez genuelako. Puntu gehienak hórrela jaso genituen, kontraerasoan edo errebotea ez ixtean.

Bestalde jarrera ona eta irabazteko gogoa ere bai. Beste entrenatzaile bat agertu eta bera gustora geratzea, edukitako jarrera onaren adierazle. Aupa mutilak!!

1, 2, 3, TAKE!!

menu
menu