Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Amarotzek nahi bai, ahal ere bai

Easoren aurkako partidan, irabazi ez bazuten ere jarrera ona izan zuten gure mutilek

Larunbat goizean suertatu zitzaien partidua Take Amarotzekoei, astean behin bakarrik denez, gogotsu joan ziren Donostiara. Guraso ugari etorri ziren saskibaloia ikusiz gozatzeko asmoarekin.
Easoren aurka zuten eta ez zen erraza, baina esperiantzarik ez zuten galdu. Nahiz eta itxura ona izan iritsierak, hasiera kaxkarra izan zuten eta horrela hasita buelta ematea zaila da baina ez zuten burua jaitsi.Hala ere ez zen nahikoa izan naiz eta momentu zoragarriak izan kantxan.
Amaiera arte borrokatu zuten Taketarrek baino garaipena etxekoentzat izan zen, garaipen merezia.
Baina akatsetatik ikasten da eta goiz hark asko lagundu die jokalariei ikasteko eta hobetzen segitzeko. 1,2,3 TAKE!!!

menu
menu