Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO – BERA-BERA SANTA CLARA

Saskibaloi jokalariak bai, pertsonak ere bai.

Larunbata, partidu eguna. Ikaragarrizko hotza. Baloiak ematen duen goxotasunera gerturatu eta aurrera, 40 minutuz gozatzeko asmotan kantxaratu ziren tolosarrak. Gure neskek hotza ez, beroa sentitu zuten, partidua hasi baino lehen kamiseta kendu eta guzti egin baitzuten! A zer pagotxa! (lasai, kamisetari buelta emateko izan zen soilik... jajaja).

Emaitza alde batera utzita, neskek partida ona jokatu zuten. Aurreko asteko entrenamenduak ez ziren guztiz onak izan eta hau kantxan nabaritu zen. Baloiak galdu, burua ilargian... 40 minututan eman daitekeen guztia 10 minututan soilik islatu zuten. Hobetzeko aitzakiarik ez beraz.

Klubeko entrenatzaile guztien helburua da jokalariak bakarrik ez, pertsonak heztea. Saskibaloia maite dugu, baino honek ez digu dena emango. Badira milaka balio astero-astero kantxaratzen saiatzen garenak. Laguntasuna, talde jokoa, errespetua, euskararen erabilera… Hauek denak edozein emaitza edo txapelketak baino gehiago balio du. Tristea da askotan harmailetan gertatzen denak kantxan dagoena zapuztea.

Keinu, garrasi eta guztien gainetik dago taldea animatzea. Gure jokalariek hori ondo baino hobeto badakite, bai eta euren familia kideek. Askotan partidak kantxan baino harmailetan irabazi ohi dira. Asteburu honetan halaxe izan da. Gure nahi bakarra lagun artean saskibaloiaz gozatzea da, egunerokotasunetik at egiteko aukera izatea.

Ah, partidua bukatu eta ikaragarrizko hamaiketakoa! Buff... Oraindik baten batek tripa bete-beteta izango du, hori da hori gosea... Erreboteak hartzeko gose berdina izango bagenu...

AUPA NESKAK, 1,2,3 TAAKEE!

menu
menu