Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

4. JARRAIAN EZ ZEN POSIBLE IZAN

Partida zaila, partida txarra, baina ez erabat negatiboa

Partida zaila izango zela bagenekien, aurkaria, Atletico ss, bigarren sailkatua izanik gogorra espero behar zen, espero eta izan. Lehenengo minutuetatik ikusi zen partida Donostiara eramateko asmoz etorri zirela Atleticokoak, eta lehenengo partziala, gureak galduta zebiltzala aprobetxatuta, 0-9koa izan zen 4 minututan. Hortik aurrera partidan sartu ziren gureak defentsa onetatik abiatuta eraso onak antolatuz. Gure jokoa egitean berriz ere partziala aldekoa izan zen.

Hirugarren eta laugarren laurdenak beste mundu bat izan ziren zoritxarrez. Ezin izan zitzaien minutu onei jarraipena eman. Intentsitaterik gabeko 20 minutu gehiago, kantxan zeudenek ez zuten jokatzeko gogoa demostratzen, eta aulkitik ateratakoek dimanika berdinean jarraitzen zuten.

40 minutuen ondoren, 33-49koa zen markagailua donostiarren alde.

Partida kaxkarra izan zen arren, minutu on gutxi horiek benetan onak izan zirela azpimarratzekoa da, gainera entrenamenduetako jarrera hobetzen ari da nabarmen. Orain bi aste ditugu lanean jarraitzeko partidetara itzuli aurretik.

Aupa nexkak!!

menu
menu