Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Zapore gazi-gozoa

TAKE Aralar Kirolak senior neskek 41-37 galdu zuten Astigarragako Mundarro taldearen aurka, gogor borrokatu ostean.

Igoera fasearekin jarraitzen dute gure senior neskek, eta liga honetan beti bezala, aurkari gogorra zuten aurrean larunbat honetan, gure kategoriara aurten jaitsitako Astigarragako Mundarro hain zuzen ere. Hala ere, Tolosarrek beraien aukeratan sinisdun bidaiatzen zuten. Kasu honetan Amaia Iraola, Ana eta Alaitz ziren baja.

Beroketan bertan ikustea zegoen bi taldeak kontrako egitura eta ideia duten multzoak direla. Alde batetik Astigarragakoak, jokalari beteranoz beteriko taldea, larunbat honetan soilik 8 jokalari zituela, eta erritmo oso altuan ez jokatzea nahiago duena. Bestetik TAKEtarrak, talde gaztea, 12 jokalariekin, denak jokatzeko gaitasunarekin, errotazio motzak eta azkar jokatzeko ideia duen ekipo bat. Hau ikusita, argi zegoen partiduko borroka nagusia zein izango zen, bakoitzak bere erritmora eramatea norgehiagoka. Esatea dago, bi taldeak nahiko ondo egin zutela lan hori, markagailua ez zen altuegia izan, eta Astigarragakoak eraso luzeak jokatzea lortu zuten, beste aldetik, Tolosarrak ere gai izan ziren korri egiteko, eta etxekoei urduri jartzea ere!

Gauzak horrela, ikusteko lehia polita izan zen larunbatekoa, nor baino nor jokatutakoa lehen minututik azkenekora. TAKEko neskek ondo baino hobeto jokatu zituzten lehen bi laurdenak, defentsan komunikatzen, eta erasoan beldurrik gabe jokatuz. Beti esaten dugun bezala, horrela jokatzen dutenean edozein aurkariari begiratzen diote pareko. Atsedenaldira markagailua 20-18koa zen etxekoen alde, baino sentsazioak oso positiboak. Tolosarrak ondo baino hobeto jokatu baitzituzten minutu hauek. Diferentzia? Jaurtiketa askeetan. 10 puntu atsedenaldira Astigarragakoek, 2 soilik gure neskek.

Jokalariak konturatzen ziren gauzak ondo egiten ari zirela, eta partidua irabazteko aukerak benetakoak zirela, gogotsu atera ziren atsedenalditik eta beste behin hirugarren laurdeneko hasiera urdina izan zen. 0-4ko partziala eta bi gora Tolosarrak. Momentu honetan, eta Tolosarren aldeko dinamika baten murgilduta, beste defentsa on baten ondoren, beraien pibotak hiruko mingarri bat sartu zuen, etxekoak berriro 1 gora ipiniz. Partiduak markatzen dituen detaile horietako bat? Agian bai…

Gogor borrokatzen jarraitu zuten gure neskek, baino Astigarragakoak 2-3-4 puntuko abantailekin mugitzen ziren, beraien beterania erakutsiz, inoiz urduri jarri gabe. Hala ere, azkeneko minutuan 2 behera sartu ziren tolosarrak, tamalez etxekoek asmatu zuten, eta bukaeran garaipena Astigarragakoentzat izan zen 41-37ko markagailuarekin.

Zaila izaten da horrelako partidu baten ondoren balorazio bat egitea. Alde batetik, eginiko lan onak satisfazio puntu bat ematen dio taldeari, baino nabaria zen ere beste sentsazio bat: Irabaztea zegoen norgehiagoka eskapatzen utzitakoarena. Pena bat egia esan. Baino esaten dugun bezala, horrek ezin du estali eginiko lana. Igoera fase hau helburu nagusi batekin aurpegiratzen zuen taldeak, edozein aurkari dela aurrean, lehiatzeko gai gareneko sentsazioa edukitzea, eta oraingoz dudik gabe betetzen ari direla. Hurrengo aurrerapausoa norgehiagoka horiek irabaztea da. Anbizio handiko erronka, baino lanean gogor jarraitu ezkero, iritsiko da ere momentu hori, esaten den bezala, presarik gabe, baino etenaldirik gabe ere.

Orain Eguberrietan gozatzera, turroiak jaisteko entrenatzeari gelditu gabe, eta urtarrilean oraindik gogo gehiagorekin borrokatzera! Egurra neskak!!!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu