Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Buelta etorriko zaie

Partida galdu zuten juniorrek baino lauko finalean ez da berdina gertatuko

Larunbatean arratsaldeko seitan jokatzen zuten juniorrek lehen faseko azkeneko partida, hain ezagunak diren EASO elkar autocares taldearen aurka. Oso gogotsu joan ziren tolosarrak baina esku hutsik bueltatu ziren eta beraien egutegian helburu bat finkatuta. Izan ere hauek izango dira lauko finalean izango duten aurkaria berriz ere.

Partidaren inguruan, oso intentsua eta zaila izango zela bazekiten, talde azkarra eta oso ordenatua delako. Hala ere, nahiko berdintsua izan zen hasiera, markagailuan eta jokoan. Tolosarrak oso erraz sartzen ziren bonusean eta horrek lagundu egiten zion Donostiako taldeari, izan ere jaurtiketa libreengatik eta 2+1 jokaldiengatik hartzen zuten aurrea markagailuan, Atsedenaldira 8 puntuko aldearekin iritsiz. Partida ez zegoen amaituta, baino hirugarren laurdenak gidoi berdina mantentzen zuenez, markagailua ez zen aldatu. Gainera, kanpotik ere sartzen dakitela erakutsi zuten.

Bukaerako presioan egon ziren kontzentrazio akatsak eta haserrealdiak partidua erabakitzen lagundu zuen. Hala ere, jokalariek irabazteko aukerak daudela badakite eta akats horiek ez errepikatzeko lana egin behar dute. Donostian erakutsi zutena baino askoz gehiago dira eta hori erakusteko froga eguberrietatik bueltan dator.

Animo mutilak, segi lanean! Lauko finala gertu dugu ta!! 1 2 3 TAKE!!

menu
menu