Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE Aralar kirolak 71- Mondragon Unibertsitatea B 25

Partidak iraun zuen denbora osoan, intentsitatea jaitsi gabe mantendu ziren gure neskak

Larunbat honetan taldeko bajak direla eta zortzi jokalarirekin soilik kantxaratu ginen, infantilak ere ezin baitzuten etorri. Baina eskertzekoa Uxuek eta Iratik aulkitik lagundu izana. Oraingoan Mondragon Unibertsitatea B genuen aurkari.

Beroketa gogotsu hasi zuten neskek, berriro ere partidua irabazteko nahia erakutsiz. Lehen eta bigarren laurdenen emaitzak nahiko antzeko izan ziren, 16-6 eta 17-8 izanik.

Hirugarren laurdenean egon zen alderik nabarmenena, aurkariak jaurtiketa libre bat soilik sartu baitzuen, tolosarrak, berriz, 20 puntu lortu zituzten.

Azken laurdena hasierako bi zatien antzekoa izan zen puntuei begiratuta. Partiduko azken emaitza 71-25 izan zen.

Aipatzekoa da tolosarrek berrogei minutuetan izan zuten jarrera defentsan, bakarkako defentsan gogor estutuz.

Pixkanaka gauza politak ikusten ari dira, aupa neskak! Lanean jarraitzera! 1,2,3…TAKE!

menu
menu