Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

BORROKATZEKO GOGOA GUZTIAREN GAINETIK

Astero hobeto eta segurtasun handiagoz jolasten dute TAKE Txindokiko infantil neskek.

Larunbatean Zast Orioren aurkako partidua izan zuten Take Txindokiko infantil neskek. Bazekiten sailkapenean lehenak zihoaztela; baina horrek beldurtu beharrean, beraiei aurre egiteko izugarrizko gogoz atera ziren kantxara.

Partidu guztian gertu ibili ziren emaitzaren aldetik. Defentsan inoiz baino gehiago estutu zuten eta baloi batzuk lapurtzea lortu zuten. Hala ere, bostek egin behar dute lana; izan ere bakar batek lana ez egitea nahikoa da besteek egindakoa pikutara bidaltzeko.
Erasoan baloia nahikoa ondo mugitzea lortu zuten, baina pase txarren ondorioz baloi ugari galdu zituzten. Bestalde, jaurtiketa gehiago egitera ausartu ziren eta hori oso positiboa da.

3. laurden bukaeraraino borrokatzen jarraitu zuten. 4. laurden erdialderako leher eginda zeuden, ezin izan zuten lehengo erritmoarekin jarraitu eta aurkariek 10 puntu sartu zituzten segidan.
Jarrera paregabea izaten dute eta astero-astero aurrerapena nabaritzen da.Zoritxarrez, Iratik lesio txiki bat izan zuen, baina laster izango da bueltan.

Animo eta jarraitu horrela neskak! 1,2,3… TAKE!!!

menu
menu