Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

TAKE ERNIO 22 – 30 AXULAR LIZEOA

Larunbat hotz bati aurre eginez

Etxean erregetako opila bukatu gabe zegoela, Takeko infantil neskak saskibaloi zapatilak bizkar gainean hartu eta kiroldegiko kantxan partidua borrokatzeko asmotan kantxaratu ziren.

“Gabonak ez dira bukatu eta partidua jokatu behar?” “Beno, turroia eta bestelakoak jaisteko balio izango du behintzat…” Horrelaxe aritu ginen partidu aurreko entrenamenduetan. Egun mordoska baloia ukitu gabe, hatz tartean janaria besterik izaten ez ditugun egunak izaten baitira gabonak. Baino beno, honi ere aurre egiteko prest agertu ziren gure neskak.

Kantxatik kanpo -2 markatzen zuen termometroak, kantxa barruko hotza ere aipatzekoa zen, baino beroketa on baten ondoren, saskibaloiaz gozatzeko asmoz abiatu ziren Takekoak. Partidu orekatua izan zen, talde batek egindako akatsak besteak aprobetxatzeko aukera izan zituztelarik. Batzuetan tolosarrak aurretik, besteetan atzetik… Horrelako partiduekin aurkituko gara hemendik aurrera eta amaieran bizi ohi den urduritasun horri aurre egiteko lanean jarraitu behar dugu.

Izan ere, azkeneko momentuetan galdutako baloi batzuei esker, donostiarrek aurretik jartzea lortu izan zuten. Gu kontentu egindako partiduarekin, hotzari aurre egin eta larunbat guztia aurretik, a zer pagotxa!

Gabonei agur esan eta aurrera, beti hobetzeko asmoz, eta zer demontre neska kuadrila honek duen umorea eta harreman ona kantxaratzea lortzen badugu, olentzerori eskatu genezakeen opari hoberena jasoko genuke!

AUPA TAKE!

menu
menu