Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Ilusioz ezinean

Lehen urteko Easoko jokalariek maila itzela dutela erakutsi zuten gure junior mutilen aurrean

Ordubete lehenago, Anoeta ondoko Gasca zelaian ziren gure junior mutilak, Euskal Ligarako igoerako final fourra jokatzeko prest. Lau partaideen artean azkeneko postuan geraturiko taldea izanda ere, ilusioz eta fin prestatuta zegoen taldea hitzordurako. Ideiak nahiko argi zituzten taldekide gehienek, beste batzuk oraindik non dauden oso argi ez badute ere eta taldekideekiko errespetuaz eta konpromisoaz tutik ulertzen ez badute ere.

Esan bezala, taldekide gehienak gogoz eta taldeari zerbait emateko asmoekin. Hori da garrantzitsuena, bakoitzak bere aletxoa jartzeko nahia izatea eta hori egiteko zer egin behar duen argi jakitea. Gogo eta nahi hauei ordea, urduritasunak hartu zien aurrea. Jokalari nahiz entrenatzaileak beroketan zehar urduri somatzen ziren. Urduri, beldurtuta akaso, baina ez behintzat partidak eskaintzen zuen gose puntuarekin. Irabazteko gosearekin.

Lehen laurdenean nabaritu zen aurkarien maila uste baino hobea izateaz gain, taldeak oraindik falta duela horrelako egoeretarako heldutasun puntu bat. Partidua trabatu beharrean, aurkariei korri egiten eta hirukoak sartzen utzi zieten eta konturatzerako, maila handiko talde bat 22-5 zihoan euren aurretik.
Bigarren laurdenean, erasoan gauzek beste itxura bat hartu zuten arren, defentsako lanak bide beretik jarraitzen zuen eta ez zuten lortzen aurkarien saskirako bidea ixterik.

Ondoren pasatakoak ez du laburpen erraza. Taldeak lasaiago jokatu zuen bigarren zatia, irabazteko ez dakigu baina Donostiara lehiatzera joan zirela erakutsiaz. Horri esker, partida amaitzeko bi minutu faltan taldea 7 puntu azpitik zen soilik eta azken 8 minutuetan 2 puntu bakarrik jasota. Dena aldeko partida erabakitzeke zegoela pentsatzeko.

Momentu horretan, TAKEko entrenatzaileak Easoko entrenatzaileak eskaturiko hutsartea aprobetxatu zuen har zezakeen erabakirik txarrena hartzeko, 6 jokalaria hiruko azkar bat botatzera tentatzea. Tentatu zuten ederki jokalariek eta baita asmatu ere aurkarien taldeko 6ak. Bigarren saiakera bat ere burutu eta hori ere barrura. Momentu horietan ere ez ziren kikildu gure mutilak eta gogoz jarraitu zuten borrokatzen amaierara arte. Benetan azpimarratzekoa, asko jokatu zutenek zein hainbeste jokatu ez zutenek taldearen mesedetan egindako esfortzua. Harro egoteko moduko mutilak zarete, bai jauna!

Eta hori ospatzeko edo, denak elkarrekin Kebab bat jatera joan ziren. Garaipenari independentea izaki, pozgarria den albistea. Istoriako sukaldiririk motelenetakoa tokatzea, hori akaso pena bakarra.

Zorionak Iñigo, Iker, Eneko, Ekain, Josu, Unai, Beñat, Mikel, Xabi eta Imanol.

menu
menu