Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hirugarrena poltsikora

Take Orbelak 2.017ari garaipen batekin eman dio hasiera Oiarso mendean hartuta

Take Orbelak garaipena behar zuen bai ala bai. Denboraldi guztian etxean garaipenik gabe zegoen
eta sailkepenean azkenaurrena zegoen bere larunbateko aurkariarekin berdinduta. Lehenengo bi kuartoetan tolosarrek burua errege bezperako parrandan zeukaten eta norgehiagoka lotsagarri bat burutu zuten. Dena gaizki egin zuten, ematen zuen garaipenak edo porrotak bost axola ziela jokalariei. 22-32 zen emaitza.

Atsedenaldiko diskurtsoak zeozer mugitu zuen gure jokalarien buruan eta hortik aurrera beste norgehiagoka bat ikusi genuen. Esan genezake bi norgehiagoka ikusi genituela partido berdinean. Kantxara hortzak estututa atera ziren eta berehala 10- 0 eko partziala lortu zuten. Oraindik Oiarsokoek 0-6 partziala lortu zuten baino gure taldeak beraiek baino gehiago zela mahai gainean jarri nahi izan zuen eta 3. kuartoa 39-38 emaitzarekin bukatu zen.Azkeneko kuartoak ildo berdinetik jarraituta gure jokalariek garaipena beren eskutan geratzea lortu zuten, hori bai, asko sufrituta. 54-45.

Lehenengo pausoa da, orain garaipenei jarraipena eman behar zaie kategoria eutsi nahi baldin
badute. Argi edukita lana egin behar dela, bai entrenamentuetan, bai norgehiagoketan.

menu
menu