Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EZIN LEHEN HELBURUA LORTU

TAKE Oria elektrizitatea taldeak ezin izan zuen partida irabazi Easo Haranberriren aurka

Hilabete partidarik jolastu gabe, Take Electricidad Oriak txapelketari ekin zion lehen ligaxkako azken norgehiagokarekin. Oraingoan, GBC Easo Haranberri talde donostiarra zuen aurkari.

Helburua, partida irabazi eta bi taldeetako erdiko gunean dabiltzan taldeek osatzen duten ligaxkan sartzea zen. Baina esan bezala, horretarako ezinbestekoa zen partida irabaztea.

Beroketako baldintzak tarteko agian, taldea ez zen partidan pentsatuz sartu eta jolastu zuen saskibaloia horren erakusle zen. Hala ere, lehen laurdenean markagailuan hurbil mantentzea lortu zuen.

Bigarren laurdenean, taldea gainbeheran etorri eta partidatik guztiz kanpo zegoela erakutsi zuen, behin eta berriz baloi errazak galduaz. Dena den, markagailuan 9 puntuko aldea zegoen eta buelta emateko aukerek bizirik jarraitzen zuten. Horretarako, taldeak bere alderik hoberena erakutsi beharra zuen, bigarren zatiko lehen segundutik aurrera.

Jarrera eta joko aldaketa iritsi zen, baina laugarren laurdenean eta orduan, beranduegi zen. Hirugarrenean, lehen zatiko joko berarekin jarraitu eta ezin izan zen aldea gehitzea ekidin. Laugarrenean, lotura guztiak eten eta talde bezala jolastuz, oso joko polita erakutsi zuen taldeak, azken markagailuko aldea 10 puntutan utziaz.

Lehen helburua lortu ez den arren, lanean jarraitu beharra dago eta bigarren ligaxkan, talde bezala hobetzen jarraitzeko helburua izaten jarraitu beharra dago.

Eutsi mutilak!!!

1, 2, 3 …..TAKE!!!!

menu
menu