Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Bera Bera Balda 14- TAKE Aralar kirolak 70

Kadete nesken partida borobila hasieratik amaierara

Bigarren bueltako lehen partidua genuen igande goizean, Bera Bera Balda talde donostiarraren aurka. Taldeko infantilen eta kadeteen lesioak direla eta, zazpi jokalarirekin kantxaratu ginen soilik, baina aipatzekoa Garoa eta Iratiren laguntza aulkitik.

Beroketatik gogor hasi ziren neskak, partiduko azken minutura arte iraungo zuen taldearen gogoak. Donostiarren presiotik arazo handirik gabe ateratzea lortu zuten, kontraeraso polit batzuk eginez. Joko estatikoan jokatzeko arazorik ere ez zuten izan.

Partidua erraztasun osoz irabazi zuten neskak 14-70eko markagailuarekin. Partiduari buruz aipatzeko hainbat gauza: alde batetik, jokalari guztiek gutxienez 4 puntu sartu zituzten, jokalariek erasotzeko duten trebetasuna agerian utziz. Gainera, kantxan zeuden minutu guztiak gogor borrokatu zituzten, euren gaitasunak erakustearren, eta ondo erakutsita gainera! Bestalde, aipatzeko jaurtiketa libreetan ikusitako hobekuntza, %53a saskiratuz.

Taldearen helburuetako batek ikasten jarraitzea izan behar du, egunero zerbait berria ikasten omen da eta. Beraz, goazen gogor lan egiten jarraitzera!

Aupa ekipo! 1, 2, 3… TAKE!

menu
menu