Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Saskibaloiak bat zor digu

TAKE Aralar Kirolak senior neskek, bi partidu jokatu dituzte asteburu honetan, biak bukaeraraino borrokatu, baino bietan galdu.

Aurreratutako norgehiagoka dela eta, azken asteburu honetan, gure senior neskei bi partidu jokatzea egokitu zitzaien, biak Donostiko BeraBera klubeko taldeen aurka.

Lehenengoa ostiralean BeraBera Gros talde indartsuaren aurka. Donostiarrak porrot bakarrarekin aurkezten ziren Usabalen, kalitatea eta esperientzia juntatzen dituzten jokalariekin eta beraien martxa ona jarraitzeko ideiarekin. Tolosarrak ordea, ez ziren kokildu lehia horren aurrean, eta taldea gogotsu nabarmentzen zen erronka honi aurre egiteko. Kasu honetan Amaia Iraola, Lore eta Ana zeuden deialditik kanpo, baino animoak kanpotik ugariak ziren.

Goiz ikusi zen, norgehiagoka ez zela ibilaldi lasaia izango Donostiarrentzat, bi taldeek gogor defenditzen zuten, eta inorrek ez zuen lortzen bere jokoa nagusitzea. Atsedenaldira 18-25 Donostiarren alde, baino badakigu nola izaten diren aurten TAKEkoen hirugarrengo laurdenak, geldiezinak! Laurdeneko lehen 4 minutuetan 8-2ko partziala eta partidua berdinduta laurden bukaeran.

Azken laurdena ikustekoa izan zen, bi taldeek erasoko saskibaloi ikusgarria erakutsi zuten, nor baino nor jokatuz 10 minutu hauetan. Laurdeneko lehen 7 minutuetan, Kris, Nerea eta Maddik hirukoak lortu zituzten, eta 3 minutu faltan, 4 puntukoa zen abantaila etxekoentzat. Baino momentu honetan Donostiarrek beraien esperientzia erakutsi zuten, eta gure neskek ordea, gazteriak ematen duen urduritasun puntu bat, 0-7ko partziala eta 3 puntuko abantaila BeraBeran alde. 15 segundo jolasteko, eta onena oraindik etortzear. Kris-ek hiruko marran jaso, defentsa gainean, eta ahal bezala buelta emanez hiruko galanta lortu zuen! Grada zutik jarriz eta norgehiagoka luzapenera eramanez, ikustekoa!

Tamalez, luzapenean Donostiarrak izan ziren nagusi, berriro ere hiru puntuko abantaila lortuz azken segundo baten faltan. Dena bukatuta? Oraindik ez. Maddik baloia jaso, eta hirukoa botatzeko zegoenean falta jaso, hiru jaurtiketa libre eta beste luzapen berrira joateko aukera irabaziz. Tamalez bigarren jaurtiketa ez zen sartu, eta hor bai bukatu ziren aukerak. Bukaerako emaitza 63-65.Ezin aipatu gabe utzi Maddik lortutako 18 puntuak, kanpoko jaurtiketetan asko asmatuz! Baino denaren gainetik, talde osoaren jarrera aipatu behar, ostiralen ikusi zen intentsitatea, talde izaera, borrokatzeko gogoa, eta jokoa, ez dira askotan ikusi Usabalen. Zorionak neskak!!!

Atsedena hartzeko denborarik gabe, larunbatean Donostiara bidaiatu zuen taldeak, Ainhoaren bajaren albiste txarrarekin (animo guztiak hemendik, segituan bueltan zaude kantxetan egurra emateko prest!), eta Amaia Iraola eta Amaia Uranga deialditik kanpo geratuz. Berriro aurkari gogorra, baino berriro esperantzaz beterik taldea.

Tamalez, larunbatekoak ez zuen ostiraleko hasiera berdina izan, gauzak argi esanda, lehen zatia benetan txarra izan zen talde osoaren aldetik, edozein ekipotan, eta gurean ere, oinarrizkoak diren betebeharrak alde batera utzi baigenituen, esaterako, balantze defentsiboa, aldaratzeak ixtea, bosten arten defenditzea… guzti honen arrastorik ez. Gauzak horrela, atsedenaldira 39-28 Donostiarren alde.

Baino beste behin erakutsi zuen taldeak, nortasun handiko multzoa dela, eta aurten hainbestetan gertatu den bezala, atsedenalditik irteera ezin hobea izan zen. Defentsan gogortasun maila izugarri handitu zuen taldeak, eta erasoan bote agresiboak erabiliz, jaurtiketa libreko marrara behin eta berriro bidaiatzen zuten jokalariek. Ezin aipatu gabe utzi, Itxasok egindako lana minutu hauetan, 18 puntu eta aldaratze mordo batekin bukatuz norgehiagoka. Talde bezala eginiko lan honen ondorioz, 4 minutu faltan, markagailuan berdinketa lortu zuten gure neskek! Eta hortik aurrera, saskiratze trukaketa bat, non berriro, azken momentuan, garaipenak eskuetatik ihes egin zien TAKEtarrei. Bukaerako emaitza 62-58.

Aipatu dugu, taldeak erakutsi zuen jarrera ezin hobea egoerari buelta emateko, baino ez zen izan harro egoteko moduko atal bakarra. Larunbatean, TAKEko zaleak, jokalariak, eta entrenatzaileak errespetuz jokatu zutela esatea zeukaten, beste batzuk ordea, ezin berdina esan. Batzuetan ahaztu egiten zaigu hau joko bat besterik ez dela, eta garaipen bat gehiago edo gutxiago lortzeak ez duela inoiz emango, zintzo jokatzeak ematen duen satisfazio maila. Zorionak eta berdin jarraitzera!

Pena handia, bi norgehiagoka hauetan, bi aurkari indartsuen aurrean, eta maila altua erakutsi ostean, bi porrotekin bukatzea, baino irakurketak positiboa izan behar du. Taldeak aurrerapausoak ematen jarraitzen du, aurkari zailenei aurpegira begiratzeko gai dela erakutsiz. Denborak, eta asteburu hauek, emango digute etorkizunean beharreko esperientzia. Aurten saskibaloiak bat zor digu, ez eduki inongo zalantzarik zor hori berandu baino lehen kobratuko dugula!

Aupa ekipo! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu