Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

AMESTEKO GARAIA DA ORAIN!

TAKE IURRE TABERNA 57- 71 FUNDACION 5+11 BASKONIA A

Ilusioz betetako urteari hasiera emateko partidua kadete mutilek.

Baskonia talde Gasteiztarra, Euskal Ligako liderra, izan zen Usabalen bisitari larunbat goizean lehen faseari amaiera emateko partiduan.

Jokoari dagokionez oso ondo bilatu zuten gureek saskira bidea, kalitate handia duen taldearen aurka zentzu handiz mugitzen zuten baloia erasoan, alde batetik bestera agresibitate handia erakutsiz eta ausart jokatuz jaurtiketa errazak atera zituzten uneoro. Zoritxarrez makina bat puntu utzi zituzten lehen laurdenean saski azpian sarreretan eta kontraerasoetan, eta honi defentsan erakutsitako biguntasuna gehitu ezkero, 8-22ko markagailua geratzen da lehen laurden amaieran.

Bigarren laurdenean gutxiago huts egin zuten erasoan Taketarrek eta lehen laurdeneko ideia buruan, jaurtiketa garbiak eta errazak lortzen jarraitu zuten, eta oraingoan bai pixka bat gehiago asmatuz 16 puntu gehitu zituzten laurden honetan gureek. Nahiz eta defentsan, gogortasuna falta zitzaien, Baskoniako jokalarien kalitateari ezin zitzaien inongo meriturik kendu eta asko asmatu zuten hiruko marratik.

Atsedenalditik bueltan Takekoek hazten jarraitu nahi zuten, eta bigarren 20 minutuetan gureak izan ziren garaile. Defentsa gogortu zuten, eta erasoan ondo landutako saskiraketak lortu zituzten, errebotean opari batzuengatik izango ez bazen ziur partidu amaieran aukerak izango zituztela, baino oso bigarren zati ona izan zen gure mutilek egindakoa. Ez zen nahikoa izan garaipena Tolosan uzteko, baino joaneko partiduan egindako partidu kaxkarraren ostean, bigarren fasea begi onez begiratzen dute gure mutilek.

Orain, lehen fasea amaiturik ilusioz beteta hartuko diote bigarren faseari, amesteko garaia da, ziur ez diotela ezeri uko egingo, nahiz eta aurkari gogorrak izan badituzte arrazoiak amesteko.

Baskonia A: Azken partiduan 10 puntuan izan ziren partidua amaitzeko bi minuturen faltan, saskiraketa erraz asko bidetik utzita.

Unamuno: Usabalen jokatutako partiduan garaipenetik gertu ibili ziren partidu txukun baten ondoren.

Easo: Elkarren artean jokatutako azken partiduan mannequin challengea egiteaz gain minutu baten faltan 3 puntura jarri ziren, amaieran 7 puntuz galtzeko.

Loiola: Usabalen irabazteaz gain, duela hilabete Bilbotik garaipenarekin bueltatzeaz gertu ibili ziren azken segundutan lapurtu zieten partidu baten ondoren.

La Salle: Egindako lan onaren ondorioz lortutako saria, Euskal ligan aritutako taldeak alde batera utziz, Euskadiko talde hoberena izan dena.

Animo mutilak! Orain lanean jarraitzea, ikastera, disfrutatzera, ondo pasatzera…AMESTERA!!!

1,2,3…TAKE!!!

menu
menu