Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hasi da buelta!!

Emaitza ez da beti jokoaren erakusle

Redline Mekanika Take taldeko kadeteek bueltako lehen partidoa genuen GBC EASO Jesuitak-en aurka, larunbat goizean etxean. Kanpoan 22 puntugatik irabazi eta gero antzeko maila ematea espero genuen. Kantxara iritsi orduko pare bat jokalari altu ikusi genituen eta garbi genuen zona barruan lana egin beharko genuela haiek geratzeko.
Lehen laurdenean, parekatsu joan ginen lehen bost minutuetan, beraien erasoaren gehiengoa rebotean jasotako baloiengandik bazetorren ere. Baina gure taldearen jarraikako 5 kanasta eta gero, 12 puntuko aldea jarri genuen. Bigarrengoan, aurkariek tirorik sartzen ez zutela konturatuta, kanastatik urrun zeudenean tartea emateko esan genien, horrela, tiro asko bota eta bat bera ere ez zuten sartzen. Hirugarrengoan, 31-17 atera ginen eta aurkariak zonan jarri ziren. Hor hasi ziren gure arazo handienak. Erasoan ez genuen baloia mugitzen, baloi gabeko taldekideak begira geratzen ziren, eta jokalari batzuk bere buruagan pentsatuz jokatzen hasi ziren, behin eta berriz baloia jokatuz. Hala ere, 11-8ko partziala egin genuen. Laugarrenean, sei saskiratze bakarrik egon ziren bi taldeen aldetik, markagailua 50-30en utzita.
Partido honek ikasi duguna eta ikasteko daukaguna bereizten erakutsi digu. Defentsan intentsitate falta, errebotera ez joatea, eta erasoa pertsona bakanen esku uztearen ondorio da sartu zituzten 30 puntuak. Gure jokoaren hainbat aspektu hobetzeko garaiz gaude, eta denboraldi erdia bakarrik pasa da. Orain gogoz entrenatzea tokatzen da.

Aupa mutilak! 1, 2, 3, TAKE!!

menu
menu