Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Ernio 38- 35 Lek Aresko Haundi

Lehen zati on bati etekina atera zioten gure neskek

Gure neskak goiz esnatu dira, eta are gehiago Arrasatetik etorri diren Lek Aresko Haundi taldeko neskak. Kanpoan -1ºC-ko tenperatura zegoela berotzen hasi gara, beharra zegoen eta.

Hori bai dela berotzeko modua! Lehenengo bi zatietan izugarrizko lana egin dute: laguntza onak, intentsitatea eta kontzentrazioa izan dira nabarmen kantxan.

Atsedenaldian markagailuak 15 puntuko aldea adierazten zuen etxekoen alde. Hurrengo bi zatietan aurkariak gogor defenditzen hasi dira presio indartsu batekin. Ez dizkigute pase txarrak barkatu eta lehen zatiko kontzentrazioa falta izan zaigu. Horren ondorioz, urrats eta pase kaxkar dezente egin ditugu. Zorionez, Arrasatekoek ez digute aurre egin, baina, ez dira urrun ibili, 3 puntuko aldearekin amaitu baita norgehiagoka.

Txalotzekoa da partidu osoan zehar edukitako jarrera eta gogoa, baina ez ditzagun ahaztu kontzentrazioarekin eduki ditugun gorabeherak. Badugu zertan hobetu!

Larunbat goizari etekina aterata, atseden hartu eta hurrengo asterako indarrak berreskuratu! Ondo izan!

1, 2, 3 TAKE!!!

menu
menu