Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Internacional 33- TAKE Uzturre 31

Gure nesken partida politta Donostian

Larunbat goizean Donostiara egin zuten bidaia TAKE Uzturreko neskek. Internacionalekoak ziren berriro ere kantxan aurkari. Etxean jolastutako partidua sufritua izan zen eta oraingo honetan ere gauzak antzeko joango zirela espero zen, baita horrela izan ere.

Taketarrak 0-5eko partzial batekin hasi ziren Interrekoak urdurituz baina Taketarrak estankatzea lortu eta ondoren 8-0eko partziala sartu ziguten. Lehen 10 minutuen ostean markagailua 10-6koa Interrekoen alde.

Ondorengo 10 minutuetatik 6 oso intentsuak izan ziren 2 saskiratze bakarrik egon ziren, bana talde bakoitzarentzat eta tiro libre bidezko puntu bat ere etxekoentzat. Horrela markagailua 13-8 zijoan. 7.minutuan etxekoek beste saskiratze eta tiro librea lortu zuten 17 puntutara joanez. Taketarrak orduan erreakzionatu eta 0-7ko partzial bat lortu genuen. Deskantsoan 17-15 Interrekoak garaile.

Deskantsoaren ondoren berdin jarraitzen zuen gauzak, etxekoek min egiten ziguten eta ondoren gu buelta eman nahiean genbiltzan, baina ezin.

Azken 10 minutuak izan ziren berezienak, bai onerako eta txarrerako. Interrekoen jokalari batek 5 falta lortu eta kaleratua izan behar zuelako errebote galanta hartu zuen, jarrera oso desegokia erakutsiz eta 2 teknika oparituz guri. Bukaerako emaitza 33-31 izan zen etxekoen alde.

Markagailua alde batetara utziz, zoriontzekoa gure neskek izandako jarrera. Horrelako probokazioen aurrean zaila izaten da burua hotz mantentzea. Ez ginen partiduaren garaile izan baina bai saskibaloiaren garaile.

Lanean jarraitzea besterik ez zaigu geratzen, aupa neskak!

menu
menu