Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

JOKALARI BATEK PARTIDU BAT IRABAZI DEZAKE, BAINA TALDEKIDERIK GABE EZ DA EZER!

Zast Zarautz 2002 47-52 Redline Mekanika Take

Partidura oso lasai joan ziren gureak eta lasaitasun horren erruz partida hasi bezain laster 5 puntu azpitik kokatu ziren markagailuan. Partidari erritmoa sartzean eta gauzak buruarekin egiten hastean abantaila txikitzea lortu genuen eta atsedenaldira 3 puntuko abantailarekin iritsi ziren tolosarrak.

3.laurden txukun baten ondoren 9 puntuko abantailarekin hasi zen azken laurdenera. Azken laurden honetan ez zen ikusi talde jokorik. Bote asko, tiro aukera kaxkarrak, akzio indibidual gehiegi… taldekideen artean ere sumatzen zen giroa ez zela bera. Toni Kukoc-ek esan bezala “una canasta hace feliz a una persona, una asistencia a dos”. Azkenean 5 puntu goitik bukatu zen partida.

Ardurak hartzea oso garrantzitsua da jokalari batean, baina gehiegi hartzea ez da ona. Saskibaloian eta beste kiroletan talde lanik gabe ez da ezer lortzen. Denok disfrutatu behar dugu kirolaz, entrenamenduak eta partiduak ikasteko aprobetxatuz eta taldekideak eta aurkariak errespetatuz.

menu
menu