Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Pentsatuz suntsitu, ekinez eraiki!

Easo Elkar autocares 56-38 Take Iurre Taberna.

Igande goizean jokatu zuten kadete mutilek bigarren faseko lehen norgehiagoka.

Denboraldi honetan hirugarren aldiz jokatzen zuten Donostiarren aurka eta aurreko bietan garaipena lortzea ezinezkoa izan bazitzaien ere lehenengo partidutik bigarrenera emandako aurrera pausoak, partidu on bat eginez garaipena lortzeko gai izango zirela pentsarazten zien.

Partidua bide onetik hasi zen, taldea oso sendo hasi zen defentsako lanetan. Erasoan, nahiz eta ez zuten saskira bidea erraztasunez aurkitzen, erreboteko lan onaren ondorioz bigarren aukerak, jaurtiketa libreak eta kanasta azpiko puntu errazak lortu zituzten lehen laurdena aurretik amaitzeko.

Bigarren laurdena ildo beretik joan zen, erasoan kosta egiten zitzaien saskiratzea, eta gainera Donostiarrek bigarren aukera gutxiago eskaini zituzten, beraz puntu gutxiago sartu zituzten Taketarrek. Hala ere, gure mutilen defentsak sendo jarraitzen zuen eta honi esker atsedenaldira 2 puntuz azpitik joatea lortu zuten.

Hirugarren laurdena hasi bezain pronto Markelek bi jaurtiketa libre sartu zituen norgehiagoka berdintzeko. Hemendik aurrera 24-0eko partziala Easokoek, lehen erasoan agortu zuten gure jokalariek hirugarren laurdeneko kontzentrazio eta intentsitatea. Lehen zatiko defentsen arrastorik ez.

Azken laurdenean, sentimendu kontrajarriak azaldu ziren. Aulkian zeuden jokalariengan etsipena ikusten bazen ere, taldeak jasotako kolpe gogorra eta gero, nortasuna atera eta berriro ere bederatzi puntutan uzteko aurkaria, laurdena irabazi eta markagailuan zegoen aldea murrizteko.

Orain, lanean jarraitzea tokatzen da, saskirako bidea aurkitu behar du taldeak lehen bait lehen, 2017an defentsa oso onak egiteko gai dela erakutsi duen arren, erasoan ez du bidea aurkitzen taldeak, beraz EKINEZ ERAIKITZERA!

Datorren astean La Salle Bilbao, aurkari berria. Lehen fasean Euskadiko talde hoberenen artean egoteko txartela lortu duen taldea, oso zaila izango den arren, 40 minutuz duen guztia utziko du taldeak duela bi egun gertatutakoa ahazteko.

1,2,3…TAKE!

menu
menu