Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Kaixo, lehen faseko talde berdina gara

Horixe esan nahi izan zuten gure junior mutilek igandean jokaturiko partiduarekin

Kaixo, lehen faseko talde berdina gara, eta emaitzek ez dute gure lanean eraginik. Esan bakarrik ez, zelaian erakutsi behar izaten dira horrelako gauzak eta gure mutilek, BKL taldearen aurkako partidan astea joan eta astea etorri egiten duten lan eskerga erakutsi zuten.

Lehen zatia ikusgarria izan zen. 33-7ko emaitzatik haratago, taldeak azken bi asteetan barneratu nahian ari den ideiak zelairatu zituen. Atzeko lanean sendotasuna, saskirako agresibitatea, erreboteko lana, eta batez ere, jokalari guzti guztien aportazioa. Bakoitzak bere atalean edo dagokion neurrira, bere maila eman zuen eta bere kartak jokatu zituen. Denak taldearen mesedetan. Benetan pozik egoteko modukoa.

Oso alde txikia dago ordea, gauza guzti horiek egitetik, ez egitera eta bigarren zatian hori ikusi ahal izan genuen. Taldearen intentsitatea pixka bat jaistea nahikoa izan zen, aurkaria erosoago jokatzen hasi eta erasoan mina ematen hasteko. Junior mailan gaude eta aurkariek, gehiago edo gutxiago, kalitate apur bat badute. Estutzen duen defentsa bat edo zain dagoen defentsa bat, hor dago aldea. Emaitzaren erosotasunean, normala izan ohi da horrelakoak gertatzea, nahiz eta entrenatzaile ororen ametsa izan jokalariek gosea izaten jarraitzea. Ez zen ordea, bigarren zatiagatik aztoratzeko momentua. Azken emaitza, 55-34.

Taldeak merezi zuen garaipena eta merezi zuen joko ona erakustea, hori beste gauza ororen gainetik. Denborarekin konturatuko gara bere ondorioak dituela lanean ez jarraitzeak eta erlaxatzeak, batez ere, egiten den orok gehitzen diolako zerbait taldeari.

Datorren asteburuan, Easo C Okeletxeren aurka jokatuko dute gure mutilek. Atzean la nona egiten duen taldea izaki, burubelarri jardun beharko dute lanean gure mutilek garaipena Tolosara ekarri behar badute. Garrantzitsuena ordea, emaitzetik haratago, saskibaloiaz gozatzea, erritmoa sekula ez jaistea eta ondoan ditugun horiekin kontatzea da. Eta hori nola egin elkarri erakustea, ez legoke gaizki ezta? Kar kar kar. Pixkanaka pixkanaka, elkar lagunduz lortuko dugu

menu
menu