Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Taldean oinarritutako garaipena

TAKE Aralar Kirolak-eko senior neskek 47-28 garaitu zuten Oiarso SKT taldea, arazo handirik gabe.

Norgehiagoka garrantzitsua larunbat honetan aurpegiratzen zutena gure senior neskek, Renteriako Oiarso taldea, sailkapenean berdinduta zeudela zetorren Tolosara, jaitsiera postuak ixten. Beraz, sailkapenari begira, bai edo bai irabazteko partidua TAKEkoentzat, eta horrela prestatu zuen taldeak lehia astean zehar. Gogotsu aurkezten ziren gure neskak Usabalera, ondo eginiko lanak ematen duen konfidantzarekin, eta aurretik egun polita zutenaren jakitun. Kasu honetan, Ainhoa, Amaia Uranga eta Miren Berasategi ziren baja.

Partiduko lehen jokaldia, Kris-ek, zergatik ez, hirukoa bota eta… sartu ere bai! Taldearen erasoa izango zenaren erakusgarri agian, guztira sei hiruko lortu baitzituzten gure neskek (Kris, Miren X2, Lore, Marta eta Alaitz), talde jaurtitzaile bat bihurtuko al gara? Badirudi zentzu honetan konfidantza irabazten ari direla azkenaldian gure jokalariak, eta konfidantza zure alde eduki ezkero, gauzak beti hobeto ateratzen dira.

Lehen laurdena ordea, ez zen taldearen interesentzat aproposena izan, Oiarsoko neskak eroso zeuden kantxan, eta pare bat aldiz kontraerasoan harrapatu zituzten Tolosarrak, talde honek debekatuta duen egoera… Gauzak horrela, lehen 10 minutuen bukaeran markagailuan berdinketa zegoen. Bigarren laurdenean hasi ziren pixkanaka gauza hobeak ikusten, batez ere erritmo aldetik, Tolosarrak ziren beraien erritmoa agintzen zutenak, eta badakigu TAKEkoak izan ezkero norgehiagokaren ritmoa zehazten dutenak, garaipena lortzeko aukerak igo egiten direla. Atsedenaldira 25-18 etxekoen alde. Baino onena oraindik iristear zegoen…

Tolosarrek ohitura duten bezala, hirugarren laurdenean izan zen joko onena erakutsi zuten momentua. Lehen aipatu dugun ritmoa jaitsi gabe, gure neskak taldean jokatzen hasi ziren, defentsan gogor sakrifikatuz, eta erasoan eskuzabalak izanez eta baloia azkar mugituz. 5en artean erasotzea askoz errazagoa da, eta honi esker laurden honen partziala 18-3koa izan zen, inorrek saskiratze bat errepikatu gabe! Momentu honetan emaitza erabakita utzi zuten etxekoek, eta azken laurdena tramite bat besterik ez zen izan. Bukaerako emaitza 47-28. Garaipen garrantzitsua, ez bakarrik sailkapenean suposatzen duenarengatik, lortutako moduarengatik ere. Horrela jarraitu ezkero, momentu on ugari etorriko dira atzetik neskak!

Baino eguna ez zen hemen bukatu taldearentzat, gauean ere erakutsi baitzuten talde bat direla, garaipena giro oso oneko afari batekin ospatuz! Kapitainak beraien kabuz hitz batzuk botatzera ere animatu ziren! Fitxa ez, baino taldearen parte den Nerea Elosegik ere pare bat detaile izan zituen taldearekin, lehenengo hitz batzuk dedikatuz, eta gero “Pim Pam Pum”en emandako erakustaldiarekin momentu ahaztezinak eskainiz. Gauean ere taldeak erakutsi zuen, jarraitzeko zaila den ritmoa ipintzeko gai direla, badirudi, denak kontziente zirela, datorren larunbatean parranda botatzeko intentziorik ez dutela, eta aprobetxatu zuten indar guztiak asteburu honetan batzeko, oso ondo ekipo!

Datorren igandean, Lasartera bidaiatzea egokitzen zaio taldeari, Ostadar talde indartsua aurpegiratzera. Ez da batere erraza izango, baino gauzak gure modura egin ezkero, gozatzeko gai izango gara!

Aupa neskak, ! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu