Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take Belate Txiki 30 -ERROIBIDE C.D.IRUN 54

Lehen eta azken laurdenak ez ziren nahikoak izan

Larunbat goizean Irunekoen aurka jokatzea suertatu zitzaien taketarrei Usabal Kiroldegian. Beroketa on baten ondoren, taldeak indartsu hasi zuen partidua; eta tenporadako defentsarik hoberena egin zuten gureek, eta irabazteko gogoa zutela erakutsi zuten, (4-8)ko emaitzarekin bukatu zuten lehen laurdena.

Bigarren laurdenean berriz, despistatuta atera ziren kantxara taketarrak. Atakean ez zitzaizkien gauzak ateratzen eta saskiratze bakarra egin zuten laurden osoan. Defentsan ere oso eskas ibili ziren eta Irunekoek aprobetxatu eta 19 puntu sartu zituzten laurden bakar batean.

Hirugarren laurdena bigarrena baina zerbait hobeto joan zen atakean, saskiraketa batzuk sartu zituzten gureek, baina defentsan antzeko joan zen eta hirugarren laurdena ere galdu egin zuten taketarrek.

Laugarren laurdenean ordea, saskibaloian jolasten zekitela erakutsi nahi zuten gureek, atake onak egin zituzten, eta defentsan ere ondo aritu ziren. Honi esker, Partidua ez irabazi arren, azken laurdena irabaztea lortu zuten gureek.

Orain, entrenatzen jarraitu behar dute, eta datorren igandean Hernanin izango dute partidua gureek 10:00etan.

Animo mutilak!! 1,2,3 Take!!!

menu
menu