Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Hala bazan edo ez bazan sar dadila saskian.

Aurkari zuzen baten aurkako partida garrantzitsua galdu zuen TAKE Orbela taldeak La Salleren aurka.

Partidua txukun hasi zuten tolosarrek, saskiratzeko aukera errazak sortuaz eta erritmo bizi batekin aurkaria baino grina gehiago erakutsiz kantxan. Baina aukera horiek gauzatzerako garaian beste kontu bat zen, baloiak ez zuen saskirako bidea hartzen, baizik eta era batera edo bestera beti saskitik kanpo amaitzen zuen.

Bigarren laurdenean ere bide berdinetik jarraitu zuen partidak, tolosarrak baloiari saskirako bidea erakutsi ezinik ibili ziren. Nahiz eta saiatu eta ahalegin guztiak jarri etxekoek ez zuten lortzen baloia uztai laranjaren barruan sartzea. Modu guztietara saiatu ziren, sarrerak, jaurtiketa libreak, biko jaurtiketak, hirukoak,… ez zen eguna eta horrelakoetan esaten den bezala lanean jarraitu besterik ez zitzaien geratzen.

Atsedenalditik bueltan bide beretik jarraitu zuen taldeak, nahi eta ezin batean, baina lanak bere fruituak eman zituen eta 5 puntura jartzea lortu zuten arren 13 puntuko diferentziaz galtzea tokatu zitzaien.

Hurrengo astean Azpeiti aldera bidaiatzea tokatuko zaie, ea bertan saskiarekin horrenbesteko arazorik ez duten izaten eta garaipenetik gertuago ibiltzen diren.

menu
menu