Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan ona baina emaitza kaxkarra.

Azken orduko baja bat medio 10 jokalarirekin joan zen TAKE Orbela Azpeitiara eta nahiz eta ondo borrokatu ez ziren gai izan garaipena etxera ekartzeko.

Sailkapenean goiko aldean dabilen Errotaundi taldearen aurka jokatzen zuten. Gauzak horrela, beldur pixka batekin kantxaratu zirela zirudien, lehen 3 minutuetan 11-2ko partzial bat jaso baitzuten. Hasiera kaxkar horren ostean taldea altxatzeko gai izan zen eta partidan sartzen jakin izan zuen.

Lehen minutuak pasa ostean partida paretsu joan zen, gehienean azpeitiarrak aurretik zirela, baina hirugarren laurdena amaitzerako aurretik jartzea lortu zuten tolosarrek. Laugarren laurdenaren hasieran izandako pattalaldiak partidaren nondik norakoa baldintzatu zuen, 4 minututan ez ziren gai izan puntu bakar bat saskiratzeko, eta aurkariak ez zuen barkatu.

Nahiz eta markagailuan atzetik joan ez zuten etsi eta Merinoren hiruko bati esker partida luzapenera joan zen. Luzapenean ez zen kolorerik izan, azpeitiarrak goitik behera gailendu ziren eta merezimendu osoz eraman zuten garaipena.

Partidan sartu ez zituzten jaurtiketak sartzeko aukera izan zuten iluntze eta gau partean eta ziur nago kantxan bezain ondo moldatuko zirela. Argi dago jokalari multzo hau kantxaren barruan eta kanpoan talde bezala moldatzen dela eta horrek etorkizuneko lanerako abantaila asko dituela, Animo mutilak!!!

menu
menu