Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

DENA EZ DA EMAITZA

Ligaxkako bigarren partida Oiarso taldearen aurka zuen TAKE ELECTRICIDAD ORIA taldeak, larunbateko angelusarekin bat eginez.

Aurkaria 6 jokalarirekin aurkeztu zen eta hori, etxeko taldearentzat abantaila izan zitekeela zirudienean, Errenteriako taldea izan zen norgehiagokaren erritmo ezarri zuena. Eraso azkarrak eta intentsitate handiko jokaldiak gauzatzen zituzten behin eta berriz.

Oria Ibarreño taldeak, aurkariak ezin eutsiz jokatu zuen lehen laurdena eta horren erakusle, amaieran markagailuak erakusten zuen aldea 10-15.

Bigarren laurdenean, partidak oso jarrera itsusia hartu zuen, jokalarien arteko iskanbilak behin eta berriz gauzatuz. Jokalari tolosarrek lanak zituzten burua partidan finkatzen, oiarsaldeko jokalari burugabeen ekintzen aurrean. Ur handi hauen erdian, kanpotarrek lortu zuten etekinik handiena, bere abantaila handituz (16-27).

Atsedenaldian, jokalariek euren kirioak utzi eta partidan murgiltzeko aukera izan zuten.

Erakutsitako jokoak itxura oso ona izan zuen. Mugimendu onak ikusi ahal izan ziren eta saskiraketa ederrak lortu ere. Talde aurkaria jokalari bat gutxiagorekin geratu zen bere errotazioan eta partida luzeegia egin bazitzaion ere, ondo mantendu zuen aldea azken minutuetara arte.

Nahiz eta emaitza gogorra izan, beste behin 2 puntutako aldeaz galduz, talde joko hobea egiteko gai da eta une oro gauza berriak ikasiz ari da hazten.

Eusti mutilak!! Jarraitu lanean!!!

menu
menu