Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

LOIOLA INDAUTXU 59- TAKE IURRE TABERNA 41

Nola ikusi zuen partidua taldeko kapitainak?

Bilbora iristerakoan ligako liderra garaitzeko asmotan geunden aurreko partidako bigarren laurdeneko sentsazio onak gogoratuz. Partidurako gogotsu berotu genuen lehen zatian jada aurretik jartzeko, eta partidua hastean lehen bi jokaldiak, bi saskiratze errazetan bihurtu genituen, baina Loiolak ondo erreakzionatu zuen eta lehen zatiaren amaierara 21-8 iritsi ginen, eta taldeko jokalariak nahiko burumakur. Bigarren laurdenean bi taldeen arteko diferentzia murriztu nahian atera ziren baina defentsa ez zen izan behar bezain gogorra Loiolakoengana hurbiltzeko eta atsedenaldira 31-15 iritsi ginen. Bigarren laurdena bukatzean taldekideak oraindik garaipenean sinisten zuten, beraz beroketa on bat egin ostean hirugarren laurdenera indartsu atera ziren garaipenaren bila. Gauzak ez ziren espero bezain ondo joan eta laugarren laurdenera diferentzia haundiarekin joan ginen. Taketarrak oraindik ez zuten beraien kasta guztia erakutsi eta diferentziak murrizteko helburuarekin gogotsu atera ziren, eta gogo horien ondorioz zati hori irabazi genuen.

Partidua ez zen izan gure partidurik onena baina oraindik ikasteko gauza asko geratzen zaizkigu, bidea oso luzea da.

1, 2, 3, TAKE!

Asteburu honetan Unamuno Bilbao Usabalen

Asteburu honetan Unamunoko jokalari Bilbotarrak izango dira bisitari larunbat goizean Usabalen. Nahiz eta gureek ez duten garaipenik eskuratu euren aurka jokatutako bi norgehiagoketan aurten, ziur gogoz jardungo direla 2017ko bigarren garaipena eskuratzeko. Bilbotarrek ez zuten ondo hasi bigarren fasea baino azkeneko asteburuan garaipena eskuratu zuten Donostiarren aurka eta orain Takekoekin berdinduta daude. Ziur lehia polita izango dela, animatu eta gerturatu ikustera, larunbatean 12.15ean Usabalgo beherako kantxan.

Aupa mutilak eutsi gogor!

menu
menu