Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

EGINDAKO LANA EMAITZAREN GAINETIK DAGOENEAN

Larunbatean jokatutako partidan Takeko neskek 44-35eko markagailua lortu zuten.

Aurreko astean Atletico San Sebastian talde indartsuaren aurka garaipen on bat lortu genuen. Gainera, astean zehar egindako lana oso ona izan zen, beraz, partidurako gogotsu joan ginen Usabalera. Astero bezala, beroketa on bat egin eta partidua hasi zen.

Partida hasi orduko ikusi zen Bera Berako nesken asmoa. Defentsan ordena mantendu eta eraso azkarrak egiten zituzten. Gainera, gure neskek astebururo egiten duten lana ahaztu eta aurkariei erritmoa ezartzen utzi zieten.

Partiduaren gidoiak berdin jarraitu zuen 40 minututan zehar baina gure neskek, aurkariek baina maila handiagoa erakutsiz, saskiratze onak lortu zituzten eta partidua irabazi ere.

Lehen itzulian aurkari beraren aurka lortutako emaitza askoz ere hobea izan zela esan daiteke. Emaitzaz gain, gure nesken jokoak ere entrenatzaileen haserrealdiak eragin zituzten. Hala ere, gauza horiek guztiak ahaztu eta elkarrekin lana egitea besterik ez zaigu gelditzen. Horrela, bigarren itzuli honetan hobetzen eta emaitza onak lortzen jarraituko dugu. Partidu guztietan ikasten omen da zerbait. Asteroko lanari garrantzi handiagoa ematen ikasi genuen guk larunbatean.

Eta horrela, akatsak akats… Egurra ematen jarraituko dugu!!! Aupa neskak!

1,2,3… TAKE!!

menu
menu