Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Junior mutilek aurrera darraite

Añorgako junior mutilen aurka garaipen landua lortu zuten gure mutilek

Beti ez da izaten partidua lehenengo minututik haustea. Ez eta ere, aurkariaren gainetik pasatzea. Larunbat eguerdian gure mutilek jokatu zutena, pazientzia handia eskatu zien partidua izan zen. Ostegunean mina hartu zuen Unai Goyak, eta dudarik gabe, atzeko eraginkortasunean zerikusi asko duen jokalari baten falta nabarituko zela bazekiten gure mutilek.
Partidua hotz xamar hasi zen. Bi taldeek buruz buruko defentsa egiten bazuten ere, ez zen baloiaren gaineko presio handiegirik ikusten eta horrek bi taldeei jaurtiketa eroso xamarrak egiten laguntzen zien. Añorgatarrek hobeto aprobetxatu zuten egoera hau eta 10-14ko markagailuarekin amaitu zen laurdena. Bigarren laurdena ere bide beretik hasi zen, Tolosarrek ez zuten nahikoa estutzen eta aurkariek jaurtiketa erosoak egiten jarraitu zuten. Lehen lau minutuetan gainera, ez zuten saskiratzerik lortu gure mutilek. Meritua izan zuen euren jarrerak ordea, egoskor eta umil, lanean jarraitu zuten.

Honek bere fruituak eman zituen eta bigarren laurden amaierako eta hirugarren laurdeneko lehen minutuekin markagailua irauli zuten. 27. Minutuan 38-29 Tolosarrak aurretik eta atzean lan serioxeagoa. Enekok erakutsi zuen minutu hauetan erasoan baduela zerbait berezia eta taldean garrantzitsua ez bada, atzean egiten duen lan pattalagatik dela. Burugogorragoak izatea falta zaigu!
Laugarren laurdenean, hirugarren laurdenean lortutako abantailari eutsi zitzaion, nahiko modu duinean nahiz eta batzuetan, aurkarien hutsegiteei esker lortu atzean sendo egotea eta ez benetan saiatzeagatik. Azpimarratzekoa Josu Lertxundiren lana erasoan eta defentsan. Nahiz eta 1x1ko defentsan zenbait hutsune izan, barneraldiekin eta erreboteko lanarekin laguntzen duenak ezin da diruarekin ordaindu.
Aipatu ere bai, Xabi Mendizabal eta Iker Urkizuren aportazioa taldeari. Astean zehar entrenamenduetara huts egiteagatik, minutu kopuru murritzagoa izan zuten, jokatu zuten maila kontutan hartuz gero izango zituzten minutuekin alderatuta. Eta bukatzeko, Beñat! Poste bajuan 1x1etan erabaki egokiak. Baloia atera, noizean behin jokatu... Aupa Leitza!

menu
menu