Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Nahastuta

Halaxe ibili ziren Ordiziarren aurkako partiduan Redline Mekanika taldeko junior neskak

Azterketa garaia, aurkari ezezaguna eta 11etan hastekoa zen partidua, 11terdietan hastea. Nahasi xamar egoteko arrazoiak bazituzten gure neskek igande goizean jokatu zuten partiduan. Parean zuten taldeak, ez zuen ordurarte partidarik irabazi bigarren fasean beraiek bezalaxe, eta lehen begiratuan, ez zuen beldurtzeko moduko taldea ematen. Fisikoki altuera gutxiko taldea zen eta ez ziruditen bereziki onak tekinikoki.

Partidua hastea nahikoa izan zen, errealitatea oso ezberdina zela konturatzeko. Aurkariak ez ziren altuak ez, baina erritmo bizia jarri zioten partiduari. Defentsako lanean, orain arte beste zenbait taldek egindako lana egin zuten gure nesken gainean. 1x1eko defentsan ez ezik, saskitik oso urruti ere 2x1ekoak egiten zituzten eta baloia ikaragarri estutzeaz gain, paseko marretan baloiak erraz lapurtzen zituzten. Erreboteak hartu ondoren ere, bizkor ateratzen ziren korrika kontraerasoaren bila.

Egoera honen aurrean, Redline Mekanika taldeak ez zuen nola aurre egin jakin. Erasoan behin eta berriz egiten zuten aurkariekin topo eta elkarrekin kooperatu ordez, itsu itsuan jarraitu zuten aurkarien aurka behin eta berriz jotzen. Horrelako defentsa baten aurrean aurkitzen garen lehen aldia da aurtengoan eta behintzat, taldearen puntu ahulak ezagutzeko balio izan zuen. Azken aldian, erosoegi ari ginen jokatzen akaso.

Dena ez zen negatiboa izan noski. Lapurtutako baloietatik eta kontraerasoetatik lortutako puntuez gain, Ordiziarrek arazoak izan zituzten Tolosarren 5x5eko defentsari aurre egiteko. Bai zonakako defentsan, bai buruz burukoan, gogotik saiatu ziren gure neskak eta ez zizkieten gauzak erraz jarri aurkariei. Gainera, bi urteko lehortearen ondoren, Ainhoa Urkiak berriz ere jokatu ahal izan zuen saskibaloi partidu bat eta ez gainera maila pattalean. Zorionak! Asko pozten gara zure itzuleraz!

Zorte on azterketak amaitzeko neskak! Eta asteartetik aurrera, egurra entrenamenduetan.

menu
menu