Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Lan onaren satisfazioa, edo puntu bakarrera geratzearen amorrua?

TAKE Aralar Kirolakek puntu batengatik soilik galdu zuen, BKL-ren aurka, Beasainen jokatutako partiduan.

Batzuetan gertatu ohi da, sentimendu kontrajarriak izatea aldi berean, eta zaila izaten da horietatik zein den garaile zehaztea. Larunbateko norgehiagokak situazio honetan utzi zuen TAKEko senior nesken taldea.

Ezaguna den aurkaria bisitatzen zuten pasako larunbatean TAKEkoek, Beasaingo BKL hain zuzen ere. Lehen itzulian, Usabalen jokatutako lehian, Beasaindarrak izan ziren nagusi nabarmen, eta ligako hirugarren postuan izanda, Final Four-a jokatzeko postuengatik borrokan murgilduta, argi zegoen erronka ez zela batere erreza. Hala ere, entrenamendu onek ematen duten konfiantzaz aurkeztu zen taldea Beasainen, kasu honetan, Ainhoa, eta bi Amaiak zirela deialditik at. Hala ere, bertan genituen taldea animatzen laguntzeko prest!

Partidua ordea, ez zen hasi Tolosarrek nahi izan bezala, 8-0eko partziala lehen 4 minutuetan, puntu horietatik 7, aurretik gogor defenditu behar zela esanda zeon jokalariaren eskutik. Baino ondo baino hobeto erantzun zuten gure neskek egoerari, Nereak 5. minutuan markagailua ireki, eta 0-9ko partzial bati esker, markagailuan aurre hartu zuten urdinak. Partiduak minutu biziak izan zituen orduan, gauza pareko zegoen, eta bi taldeek beraien defentsa nagusitzea lortzen zuten. Saskiratzea zaila zegoen, baino ez joko faltagatik, bi defentsen lan onaren ondorioz baizik. Gauzak horrela, atsedenaldira markagailua 23-17 etxekoen alde.

Bigarren zatia bide berdinetik jarraitu zuen, nor baino nor haritzen ziren bi taldeek, minutu hauetan beraien kalitatea erakutsiz. 16-16 laurden honetan, eta BKL 6 gora azken laurden hasieran.

Azken 10 minutu hauek izugarrizko tentsioa izan zuten. Lorek hirukoa saskiratzen zuen laurden hasieran, eta BKLren erantzunaren ostean, Kris-ek beste hiruko berri bat (azkenaldian eskumuturra fin dauka!). BKL-k ordea, berriro erantzuna prest zeukan, 33 zenbakidun jokalariak bere kalitatea erakusten zuen berriro, etxekoak 7 puntu gora ipintzeko. Baino badakizue, taldea hau inoiz ez ditu besoak jaisten, eta momentu honetan Ana agertu zan 5 puntu jarraian lortzeko (aipatzekoa azken partiduetan dituen minutuetan, taldeari ematen ari dion guztia). Azken bi minutuetan Beasaingo neskek ez zuten asmatu jaurtiketa libreetan, eta Martak taldea soilik puntu batera ipini zuen distantzia berdinetik. Tamalez, naiz eta defentsa egokia burutu, gure neskek ez zuten denbora izan azken eraso baterako, eta markagailua zegoen bezala geratu zan. Bukaerako emaitza 46-45 BKLren alde, merezitako garaipena Beasaindarrentzat, talde oso ona direla erakutsi bai zuten.

Baino Tolosarrak ez ziren atzean geratu. Beste behin maila oso altua erakutsi bai zuten, berriro egiaztatuz, edozein aurkariaren paren lehiatzeko maila dutela. Esan bezala, horrela galtzeak, amorru handia ematen du, baino horrela lehiatzeak, satisfazio handia ekartzen du ere. Zein sentimendu ateratzen da irabazle? Larunbatean agian amorruak, baino hortik aurrera ez du horrela izan behar. Honek lanen jarraitzeko indarrak eman behar gaitu. 2017an taldearen ibilbidea aipatzekoa da, hiru garaipen eta hiru porrot, baino hauek puntu bat, 2 eta 3gatik soilik etorri dira, kontutan izanda igoera fasean murgilduta dagoela taldea, esan dezakegu gure neskek ligako maila altuenean lehiatzen ikasten hari direla.

Animo ekipo! Nabaria da lanak, eta talde sakrifizioak, bere fruituak dakarrela! Beste entrenamendu aste bat, eta larunbaten partidu oso garrantzitsua Donostiko Dolphins-en aurka.

Aupa neskak! Eta 1, 2, 3… TAKE!!!

menu
menu