Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Partidu gazia, emaitza gozoa

Bigarren zatian lortu zuten TAKE Uzturreko neskek partidari buelta ematea

Donostiara egin zuen bidaia TAKEko kadete nesken bigarren taldeak. Aurrean Bera Bera Balda taldea, joandako partiduan gauzak zail jarri zizkiguna. Lehenengo zatia zaila izan zen gure neskentzat. 19-15eko partziala lehen hamar minutuetan eta 11-4 hurrengoetan. Honela 11 puntuko abantailarekin joan ziren etxekoak deskantsora.

Abantaila honek etxekoak asko hazi zituen eta gure animoak asko jeitsi. Baina partiduari buelta emateko garaia zen, irabazteko gosearekin geunden eta hurrengo 20 minutuetan hori erakustea zen helburu, baita lortu ere.

Deskantsoaren ondorengo 10 minutuak gureak izan ziren nahiz eta donostiarrek kanastak sartzeaz ez utzi. Partziala 8-11 gure alde. Azkeneko 10 minutuetan partidua asko berotu zen eta jestu oso txarrak ikusi ziren beste taldearen aldetik gurekiko. Beraien desesperazioak ez zuen neskengan afektatu eta partidua Aurrera ateratzeko gai izan ziren. Azken partziala 6-18 eta emaitza 44-48 TAKEtarren alde.

Argi geratu zen edozein egoerari aurre egiteko gai direla neska hauek eta konfiantzarekin jarraitzen badute, egoerari askori buelta emateko gai izango direla.

Animo nexkak!!

menu
menu