Esta web utiliza cookies. Si sigues navegando, entendemos que aceptas estas condiciones de uso. OK | Más información

Take belate txiki 43-Goierri K.E txiki 62

“Lehenengo bi laurdenetan eginiko lana pikutara”

Aste honetan etxean jokatzea tokatzen zitzaien gureei, goizeko 9:00tan Goierriren aurka. Aste osoan zehar egindako entrenamenduei esker, lehenengo laurden izugarria egin zuten gureek, partidua irabazteko prest atera ziren kantxara, defentsa bikaina egiten eta atakean agresibo jokatuz. Markagailuan aurretik jartzea lortu zuten Taketarrek.

Bigarren laurdenean, lehenengoan bezain ondo hasi ez arren, buelta ematea lortu zuten eta saskiraketa onak lortu zituzten gureek. Eta laurden amaieran markagailuan aurretik jarraitzea lortu zuten, baina puntu bateko aldearekin bakarrik.

Hiru garren laurdena ordea, lehenengo bi laurdenetan egindako lan guztia pikutara bota zuten gureek, atakean pase kaxkarrak egiten hasi ziren, eta kontzentrazioa falta zitzaien defentsan. Laurden amaieran, markagailuan azpitik bukatu zuten Taketarrek 36-51ko emaitzarekin.

Laugarren laurdenean atakean zerbait hobeto ibili arren, defentsan kaxkar samar segitu zuten gureek, eta laurden kaxkarra egin zuten Taketarrek .Azkenean, 43-62ko emaitzarekin bukatu zuten gureek partidua.

Orain, entrenatzen jarraitu behar da, eta datorren partidua igandeko 9:30 tan jokatzea suertatzen zaie Zarautzen.

Animo mutilak!! 1,2,3 Take!!

menu
menu